1996an
Fermin Muguruza "Egin Irratia" mikrofonoen
aurrean agertu zen taldearen azken biraren gainean
mintzatzeko. "Begirunea Tour 96" izeneko
birak Los Angeles, Tijuana eta Mexikoko hiriburura
eraman zuen taldea, azken hiri honentan hiru gaua
emateko. Bira hau oso berezia da arrazoi batzuengatik.
Alde batetik, EZLN-aren altxamendu 1994an gertatu
zenetik zapatismoaren eragina handia da taldearengan
eta bira honi esker Chiapasen une hartan gertatzen
ari zena zuzenean ezagutzeko aukera izan zuen taldeak.
Bestetik, zuzeneko kontaktu hauek direla eta, Mexikoko
autoritateak jazarpen zorrotza ezarri zioten taldeari
D.F.-en egon zen bitartean, Mikel Abrego atxilotzerainokoa.
Atxiloketa eta ondorengo arazo burokratikoek taldeko
bateriajolea herritik botatzea eragin zuten. Elkarrizketa
honetan Fermin Muguruzak 1996. urtearen lehengo
zatian taldeak izan zuen aktibitateari buruz hitz
egiten du.
|