negu gorriak radio
 

 

 

 

 

 

 

 
 
 
  4.
Fermin Muguruza eta Dut
(Festimad. Madrid, 98/05/02)
 
 

Lehenengo ohartarazpena: saio honetako audioaren kalitatea ez da nahi genukeena. Bigarren ohartarazpena: diskoa, Fermin Muguruzaren bira eta Dut galdu bazenituen, zerbait benetan garrantzitsua galdu zenuen.

1997an agertu ziren Fermin Muguruzaren Negu Gorriak osteko lehen bizitza seinaleak. Orduko eszenako talderik indartsuenetakoa eta harrigarrienetarikoa zen Dut, “At” diskoaren (Esan ozenki,1997) argitalpen bikainaren ostean. Egindako lanaren ondoren, Víctor Jararen omenezko kantua jaio zen. Mundu erdian zehar biran eramango zuen “Ireki ateak” diskoak (Esan Ozenki, 1997), post-hardcore, dub eta erritmo kutxen eta intentsitate handiko konglomeratuak. Hondarribiko hirukoteari eta Irungo musikariari, abenturan Gaitzerdi Antzerki Taldea batu zitzaien. Eszenatokiko musikak eta antzezpenak 1998ko birarik harrigarriena eta hunkigarriena sortu zuten. Ekainean “Ireki Ateak Tour” Festimad jaialdian –Madrilgo Mostoles herrian– gelditu ziren, eta Rne3 mikrofonoak bertan izan ziren haren guztiaren berri emateko. Zabaldu belarriak.

SET LIST:
1. Lucrezia
2. Ibili
3. Bidasoa fundamentalista
4. Nik baditu sei
5. Gazteluak
6. Ezti potoa
7. Lepo moztua
8. Hotel Monbar
9. El derecho de vivir en paz