negu gorriak radio
 

 

 

 

 

 

 

 
 
 
  1.
La linea del frente (1986-2006)



 

Egun hauetan, “La línea del frente” kantuarekin topo egin du berriro ere irratiak, Fermin Muguruzaren azken diskoaren hirugarren singlea. Hamar urteren ostean reggaearen kadentziak Kortatu taldearen kanturik ezagunenetako bat harrapatu du. Bertsoetan reggaearen ezaugarri ugari ezkutatzen zuen kantak. “Ten cuidado al pasar a mi lado porque soy una cuchilla andante” –zioen Peter Tosh erronkazaleak “Stepping razor” kantuan–, “otro dice vivir en la vida de enfrente” – Eddy Granten “Living in the frontline” datorkio burura–, “a alguien se le oye quedar en la barricada a las 3” –Bob Marleyren erlojuari so egiten dio “Rebel music” (3 o´clock roadblock) kantatzen duen bitartean”–, “a las fuerzas de la victoria quisiera conocer” Linton Kwesi Johnson poeta kapeladuna eta bere “Forces of Victory” kantua hartzen ditu gogoan.

Singlea ez dator bakarrik. Singlearekin batera, Tuff Gong International estudioetako nahasketa mahaietatik ateratako nahasketa berri bi: “La línea del frente (Masta Blasta version)” eta “La línea del frente (Riddim)”.

Kortatu, Fermin Muguruza. Berriz ere entzuten da “La línea del frente” iraganera begira, baina baita orainaldira eta etorkizunera ere. Eta orainaldia “Euskal Herria Jamaika Clash” deitzen da. “La línea del frente” izeneko gelan sartu da diskoa, eta borrokarako deialdia egiten duen kantua kolorez eta argiz bete du. Edozein galtzada-harritan dago fronteko lehen lerroa.

SET LIST:
1. Fermin Muguruza – La línea del frente (Masta Blasta version)
2.
Kortatu – La línea del frente
3. Peter Tosh - Stepping razor
4. Bob Marley – Rebel music
5. Linton Kwesi Johnson - Forces of Victory
6. Eddy Grant - Living in the frontline
7. Fermin Muguruza – La línea del frente
8. Fermin Muguruza – La línea del frente (Riddim)